Aspaldi, oso aspaldi, Barakaldon euskaraz egiten zenean… baten batek, zera esan omen zuen: “Bere historia ezagutzen ez duen Herria, hura errepikatzera kondenatuta dago”. Baina, zer gertatzen da bere Historia sexuala ezagutzen ez duen Herriarekin? Nola jakin, nola asmatu zer gertatu den izara guztien azpitik eta koltxoi guztien gainetik? Nori galdetu? Nondik gatoz? Nora goaz?
Zuen baimenarekin, Pirineoetako alde bietan hedatzen den Herri hontako teilatupean sartuko gara, beraz hartu arnasa eta askatu gerrikoa.