Titulartasun Pubikoko Antzoki, Auditorium, Zirkuitu eta Jaialdien Espainiako Sarea irabazi asmorik gabeko elkartea da. 2000. urteko otsailean sortu zen, Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioko INAEM-ekin (Arte Eszeniko eta Musikako Arteetako Institutu Nazionala) sinatutako hitzarmenaren ondorioz.
Gaur egun 183 bazkide ditu Espainiako Sareak. Nazioko lurralde osoko titulartasun publikoa duten arte eszenikoetako erakusketa-guneak dira. Herriko antzoki eta auditorium nagusienak hartzen ditu barnean zenbateko horrek. Eta baita autonomia eta probintzia erkidegoetako arte eszenikoetako 15 sare edo zirkuitu ere, zeintzuk haien gune propioak biltzen baitituzte. Hortaz, 700etik gorako erakusketa-gune publikoak biltzen ditu Sareak.
Zera da gure xedea:
Arte eszenikoetako eta musikako arteetako sektorea bultzatzea, herritar guztientzat eskuragarriago bihurtuz. Erakusketa- eta ekoizpen-egitura publikoak finkatzean dihardugu, kalitatezko eskaintza eszeniko anitza eta askotarikoa bermatuz. Gure elkarteak hausnarketarako gunea da, prestakuntza, ikerkuntza eta teknologia berriak bultzatuz, antzokiak antolakunde eraginkor eta berritzaile bihur daitezen.
Zera da gure ikuspegia:
Arte eszenikoetako eta musikako arteetako sektorean beharrezko mintzaidearen jarrera hartzea, nazio-mailan ez ezik, baita nazioarte mailan ere. Ezagutzaren, informazioaren eta sorkuntzan, erakusketan, banaketan eta komunikazioan parte hartzen duten eragileen ekarpenen bultzatzaile nagusi bihurtzea nahi du Sareak, sektorea antolatzen eta hobetzen duten ideiak eta kultura-politikak eratzean esku hartuz.
Balioak
Sormena, irisgarritasuna, gardentasuna, berrikuntza, ikerkuntza, eraginkortasuna, aniztasuna, grina.
IETM-International Network for Contemporary Performing Arts-eko (Arte Eszeniko Garaikideen Nazioarteko Sarea) kidea da Sarea. Arte eszenikoen garapena ingurune globalean sustatzea eta arte eszenikoak balioan jartzea gizarte-, kultura- eta ekonomia-garapenaren oinarri gisa da IETM antolakundearen helburua. Profesionalen arteko eta komunikazio-sareak sortzea, informazioaren trukaketa dinamikoa eta nazioarte mailan arte eszenikoetako eragileen arteko ezagutzaren transferentzia erraztea da haren xedea.
IETM-ek mundu osoko 50 herrialdetako 500 erakundetik gora biltzen ditu, bereziki Europan.
Osoko Bilkura
Elkartearen funtzionamendua eta antolaketa deliberazio eta bozketaren bidez babesten duen eta erabakiak hartzen dituen goi-mailako organoa da. Unean-unean Elkartearen bazkideak diren antzoki, auditorium, zirkuitu eta sare guztien izaera publikoko kudeaketa-erakundeek oatzen dute Osoko Bilkura hori. Eragile horiek haien erakundeetako gobernu-organo eskudunen ordezkarien bitartez hartzen dute parte (ordezkaritza zehatza dutenak).
Zuzendaritza Batzordea
Zuzendari batek, Zuzendari-orde batek, Idazkari batek, Diruzain batek eta bost Batzordekidek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea. Zuzendaritza Batzordeko karguetako bat ere ez dago ordainduta. Osoko Bilkurak Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzen ditu, eta Zuzendaritza Batzordeko kideak dira karguen banaketa erabakitzen dutenak. Kargu guztiak Osoko Bilkuran ordazkatzen duten erakunde publikoarekin lotuta daude. Horregatik, Zuzendaritza Batzordeko kidea den pertsona fisiko batek Osoko Bilkuran ordezkatzen duen erakunde publikoko kargua galtzen duenean, Zuzendaritza Batzordeko kargua gaduko du ere. Toki hori Estatutuek ezartzen dutenari jarraituz beteko da.
Elkartea ordezkatzen, koordinatzen eta administratzen duen organoa da, Zuzendaritza Batzordea, Estatutuak eta Osoko Bilkurak emandako arduren arabera. Bere eginkizunak eta zereginen banaketa eraginkortasun handiena lortzeko asmoarekin antolatzen ditu.
Zuzendaritza Bulegoa
Zuzendaritza izaerarik ez duen kudeaketa-organo profesionalizatu gisa funtzionatzen du, eta Elkartearen euskarri administratibo, informatzaile eta kudeatzailea da.
Presidente
Laboratorio de las Artes Valladolid (LAVA)
Tlf.: 983 426 246
jherrero@fmcva.org
Vicepresidenta
Teatro Principal Antzokia de Vitoria
Tlf.: 945 161 274
teatro@vitoria-gasteiz.org
Vicepresidenta
Barakaldo Antzokia
alopezasensio@barakaldo.org
Secretaria
Consorcio Cultural Albacete
Tlf.: 967595300 Ext. 43602
ma.garcia@dipualba.es
Tesorero
Festival Internacional de Teatro Clásico de Mérida
Tlf.: 924009480
pedro.blanco@festivaldemerida.es
Vocal
Teatros Mpales. del Ayuntamiento de Murcia: Teatro Romea, Teatro Circo Murcia y Teatro Bernal
teatrocircomurcia@ayto-murcia.es
Vocal
Dansa València
propuestas.dansavalencia@gmail.com
Vocal
Teatro Rosalía Castro de A Coruña
x.rodriguez@coruna.es
Vocal
Auditorio de Galicia
direccion@auditoriodegalicia.org
Vocal
Teatro Chapí de Villena
Tlf.: 965814750
pacoflor@villena.es